Hezkuntza proposamena
Amor Misericordioso (COAMI) ikastetxeen helburu nagusia, ikaslea bere osotasunean heztea da familia inguru nagusitzat izanda: bere dimentsio transzendentea sendotuz, bere gaitasunak bideratuz eta bere gizartearentzako sarrera prestatuz ingurunearen aldatzaile izan dadin. Zentzu honetan inklusioa eta elkarbizitza anitza tresna indartsuak dira, bizitzako esperientzietan aberatsa den ikaslegoa lortzeko eta gure gizartean dauden aurreiritziak gainditu ditzaten.
Modu berean, jasangarritasunerako EA2030 proiektua aurrera eramaten dugu, inguruarekiko errespetua eta zainketa sustatzen duena.
HEZKUNTZA-KOMUNITATEA
Argi dugu hezkuntza pertsonen arteko erlazioan gertatzen dela. Horregatik, hezkuntza-komunitateko kide guztiek gure burua misio honen parte sentitzen dugu eta Amor Misericordioso (COAMI) ikastetxeen hezkuntza proposamenaren aukerak partekatzen ditugu.
a) Amor Misericordiosoren morroiak, Titularra moduan, bere eskubidea erabiltzen, ikastetxeak sortu ditu, bertan emango den heziketa definitu du bere Heziketa Proposamenaren bidez eta zaintzen du inspiratzen duten printzipioengan fideltasuna mantentzea.
b) Zuzendariak eta zuzendaritza taldeak ikastetxearen heziketa proiektua diseinatu dute, heziketarako proposamen hau eskola bakoitzaren errealitatera moldatuz.
c) Irakaslegoa eta administrazio eta serbitzu pertsonala.
d) Ikasleek, beren heziketaren benetako protagonistek, beren formakuntza dimentsio guztietan ematen den garapen osorako prozesua bezala bizi dute.
e) Gurasoak (IGE) .
Gure hezkuntza proiektua ez diren beste arrazoi batzuengatik gure eskolara etortzen dire familiek badakite aniztasuna onartzen dugula baina gure proiektua errespetatzea eskatzen diegula.
MISIOA
Bilboko Amor Misericordioso eskola itunpeko ikastetxea da, Kristau Eskolaren ikastetxe sarearen barruan dagoena. Urte batetik DBHko 4. maila arteko ikasleak hartzen ditugu. Gure heziketa proiektua Jainkoaren Maitasun errukitsuaren Proiektuak inspiratu du, Esperanza Amaren, Amor Misericordiosoren morroien eta semeen sortzailearen estiloa jarraituta. Gure hezitzeko asmoak balio ebangelikoak diren maitasunean, barkamenan eta harreran daude oinarrituta. Balio hauek pertsona bere osotasunean eraikitzen laguntzen dute, ikaslea bera gure formakuntza ekintzaren erdigunean ipiniz.
IKUSKARIA
Gaur egungo gizartearen antolaketak taldeko lana balioztatzen du, baina indibidualismorantz erameten gaitu sarritan. COAMIko partaideok lan kooperatiboaren, metodologia eraginkorren eta solidaritatearen alde egin nahi dugu,lehiakortasunaren aurka.
Gure asmoa da gure ikastetxea heziketa eremu berritzaile, anitza eta integratzailea izatea, eta gure ikasleak, beren eskolatze-aldia bukatzean pertsonak izatea.
- Aldaketetarako prest, taldeko lana, teknolgia berriak eta eleaniztasuna onartuz eta IKTak menperatuz, hau guztia beren geroa profesionalean erabili ahal izateko.
Kultura desberdinen arteko elkarbizitzarako konprometituta eta prest, honen bidez fidagarri, kritiko eta solidario diren pertsonak sortzeko eta ulertuz kultura desberdinen harteko harremana aberastasuna dela gaur egungo gizarteko desberdintasunak alde batera uzteko.
BALIOAK
Harrera eta barkamenaren balio ebangelikoak, Jesusen eta Esperanza Amaren estiloan ulertuta batez ere.
Bakea, solidaritatea, elkarrizketa, justizia eta askatasuna gizartea eraldatzeko konpromiso bezala hartuta.
Esfortzua eta lan eta erantzukizun ahalmena oinarri bezala hartzea ezarritako helburuak lortzeko.
Harrera eta aniztasunarenganako errespetua, bere alde guztietan: kulturala, erlijiosoa, etab., mundu anitz batean bizitzeko oinarri bezala.
Familia, maitasunean hezteko leku pribilegiatua bezala.
Indartzen dugu:
- Konpartitutako lidergoa gauzatzen duen eta irakasleen lana errazten duen eta lortutako arrakastak antzematen dituen zuzendaritza.
- Ondo hezita eta motibatuta dagoen irakaslegoa, taldean lan egiteko gai dena eta beren lanean tinko eta malgu izatea dakien. “Maistrak baino lehen, amak izan…” Esperanza Ama.
- kulturartekoa, inklusibo eta elebiduna den ikastetxea, berrikuntza teknologikoetarako prest dagoena, formakuntzarako eta heziketarako erabili ahal izateko.
- Ikasleak beren nortasuna aurkitzera gidatzen dituen heziketa eredua, koedukazioa erabiliz bizitza proiektua tutoretzaren bidez sortzeko.
- Etikoki eta espiritualki laguntzea, ikasleek ikus dezaten pertsona fededunak izan daitezkela eta kideenganako maitasuna sentitu ahal dutela.