Amor Misericordioso (COAMI) ikastetxeen helburu nagusia, ikaslea bere osotasunean heztea da familia inguru nagusitzat izanda: bere dimentsio transzendentea sendotuz, bere gaitasunak bideratuz eta bere gizartearentzako sarrera prestatuz ingurunearen aldatzaile izan dadin. Zentzu honetan inklusioa eta elkarbizitza anitza tresna indartsuak dira, bizitzako esperientzietan aberatsa den ikaslegoa lortzeko eta gure gizartean dauden aurreiritziak gainditu ditzaten.
Modu berean, jasangarritasunerako EA2030 proiektua aurrera eramaten dugu, inguruarekiko errespetua eta zainketa sustatzen duena. Proiektu honen barruan eskolako garapen jasangarria lortu nahi dugu, ikastetxearen kudeaketa arduratsutik, curriculum-berrikuntzatik eta eskolako estamentuen parte hartzetik hasita.
Argi dugu hezkuntza pertsonen arteko erlazioan gertatzen dela. Horregatik, hezkuntza-komunitateko kide guztiek gure burua misio honen parte sentitzen dugu eta Amor Misericordioso (COAMI) ikastetxeen hezkuntza proposamenaren aukerak partekatzen ditugu.
- a) Amor Misericordiosoren morroiek, Titularra moduan, bere eskubidea erabiltzen, ikastetxeak sortu dituzte, bertan emango den heziketa definitu dute beren Heziketa Proposamenaren bidez eta zaintzen dute inspiratzen dituzten printzipioengan fideltasuna mantentzea.
- b) Zuzendariak eta zuzendaritza taldeak ikastetxearen heziketa proiektua diseinatu dute, heziketarako proposamen hau eskola bakoitzaren errealitatera moldatuz. Hezkuntza-komunitatean beren gain hartzen dute proposamen hau beste proiektu, programa, ekintza plan eta araudietan zehaztea, eta baita proposamena aplikatzea, aztertzea eta berrikustea.
- c) Irakaslegoak eta administrazio eta serbitzu pertsonalak gure hezkuntza-proposamena beren gain hartzen dute eta ikastetxearen misioan parte hartzen dute. Hau dena egiten dute Ebanjelioarekin eta gure hezkuntza-printzipioekin gero eta gehiago bat eginez, eta beren lana egitean beren profesionaltasuna, konpetentzia eta eguneratzeagatik beren burua nabarmentzen.
- d) Ikasleek, beren heziketaren benetako protagonistek, beren formakuntza dimentsio guztietan ematen den garapen osorako prozesua bezala bizi dute.
- e) Gurasoak (IGE) . Gure ikasleen gurasoek (edo hauen betebeharra egiten dutenek) badute beren burua ikasleen hezitzaile nagusi bezala eta eskubidea dute hauentzat gure proposamenean definitutako heziketa mota aukeratzeko, eskolako hezkuntza-ekintzetan lagunduz. Ikastetxeko eguneroko bizitzan parte hartzen dute elkarte baten bidez edo indarrean dagoen legediak edo eskolako araudiak ezarritako beste bide batzuen bidez.
Gure hezkuntza proiektua ez diren beste arrazoi batzuengatik gure eskolara etortzen diren familiek badakite aniztasuna onartzen dugula baina gure proiektua errespetatzea eskatzen diegula.
Bilboko Amor Misericordioso eskola itunpeko ikastetxea da, Kristau Eskolaren ikastetxe sarearen barruan dagoena. Urte batetik DBHko 4. maila arteko ikasleak hartzen ditugu. Gure heziketa proiektua Jainkoaren Maitasun Errukitsuaren Proiektuak inspiratu du, Esperanza Amaren, Maitasun Errukitsuaren morroien eta semeen sortzailearen estiloa jarraituta. Gure hezitzeko asmoak balio ebangelikoak diren maitasunean, barkamenan eta harreran daude oinarrituta. Balio hauek pertsona bere osotasunean eraikitzen laguntzen dute, ikaslea bera gure formakuntza ekintzaren erdigunean ipiniz.
Gure hezkuntza-komunitatearen nortasun-ezaugarriak honako hauek dira:
- Familia giroa. Maila akademiko ona lortzeko bideratuta dagoen Kalitatezko heziketa eskaintzen dugu, teknologia berrietara eta eleaniztasunera zabalik dagoena. Aniztasuna eta desberdintasunaren heziketa balioa indartzen dugu eta Euskadiko komunitatean gizarteratuta gaude.
- Arreta bereiztua babesgabeenengan.
- Harrera gugana datozen denoi.
- Ikaslegoaren gaitasunen garapena, Konpetentziak eta Bizitzarako Baloreak eskuratuz.
- Ikasleen dimentsio pertsonal eta espiritualari arreta, heziketa oso bat lortzeko.
Hau guztiz Fedetik eta Esperanza Amaren eran, pertsonen haziera integrala ziurtatzen duten prozesu pedagogiko eta kurrikularrak aldi berean ezarriz
Eskolan badugu Pastoraltza arlo bat, Maitasun Errukitsuaren karismaren bidez mezu ebanjelikoa trasmititzen duena. Hau ospakizunen, bizkidetasunen eta gure ikasleenganako laguntzaren bidez egiten dugu.
Gaur egungo gizartearen antolaketak taldeko lana balioztatzen du, baina indibidualismorantz erameten gaitu sarritan. COAMIko partaideok lan kooperatiboaren, metodologia eraginkorren eta solidaritatearen alde egin nahi dugu,lehiakortasunaren aurka.
Gure asmoa da gure ikastetxea heziketa eremu berritzaile, anitza eta integratzailea izatea, eta gure ikasleak, beren eskolatze-aldia bukatzean pertsonak izatea.
- Aldaketetarako prest, taldeko lana, teknolgia berriak eta eleaniztasuna onartuz eta IKTak menperatuz, hau guztia beren geroa profesionalean erabili ahal izateko.
Kultura desberdinen arteko elkarbizitzarako konprometituta eta prest, honen bidez fidagarri, kritiko eta solidario diren pertsonak sortzeko eta ulertuz kultura desberdinen harteko harremana aberastasuna dela gaur egungo gizarteko desberdintasunak alde batera uzteko.
- Transzendentziara irekiak Ebanjelioaren eta Maitasun Errukitsuaren karismaren arabera. Elkarrizketarako prest eta ikuspuntu eta kultura desberdinenganako errespetuz, modu integratzailean eta norberaren eta besteen askatasunaz jakitun.
- Norberaren nolakotasunak eta mugaketak ikusi ahal izatea, eta erabakiak hartzean kontutan izatea, autonomian, askatasunan eta erantzukizunean hazteko.
- Ingurugiroaren mantentze eta hobetzean konprometituak , ingurugiroaren arazoekin inplikatuz eta hauek konpontzeko errespetuko eta gozamen erantzule motako akzioak garatuz, garapen jasangarri bat lortzeko.
- Gizarte arloan konpetenteak izatean, eskolan landutako hiru hizkuntzetan (gaztelania, euskara eta ingelesa) elkarrizketak hasi eta jarraitzeko jakinez. Beren sentimenduak modu asertibo, zuzen eta kritiko batez adieraziz, gatazkei segurtasunez, larritasunik gabe eta emozioen gasturik gabe aurre egin ahal izateko. Modu honetan beste pertsonekin izango dituzten erlazioetan arrakasta pertsonalak eduki ahal izango dituzte.
- Aldaketetarako sentikorrak izatea, taldeko lana, teknologia berriak eta eleaniztasuna onartuz eta IKTak erabiltzen kapaz izanez beren eguneroko bizitzan, beren etorkizun profesionalean hau guztia erabili ahal izateko.
Kulturartekoa eta aberasgarria den konbibentzia batekin konprometituta, pertsona solidario, kritiko eta fidagarriak sortzen dituena. Kulturen harteko harremana aberastasun bat bezala ulertzea, gaur egungo gizarteko desberdintasunak gainditu ahal izango dituen etorkizun bat lortzeko.
Indartzen dugu:
- Lidergo partekatua gauzatzen duen zuzendaritza, irakasleen lana errazten duena eta lortutako arrakastak onartzen duena.
- Motibatuta eta ondo prestatuta dagoen irakaslegoa, enpatiaz taldean lan egiteko gai dena eta beren irakasteko lanean sendo eta malgua dena aldi berean. Esperanza Amaren eredua jarraituz, “irakasleak baino lehen, amak izan”.
- Kulturarteko eskola bat, inklusiboa, elebiduna eta teknologiako berritasunetara irekia, hau guztia heziketarako eta formakuntzarako baliabide bezala erabiliz.
- Ikaslegoa beren nortasuna aurkitzera bideratzen duen heziketa eredua, hezkidetzaren bidez, bizitzarako proiektua egin ahal izateko tutoretzaren bidez.
- Etikan eta espiritualtasunean laguntzea, ikasleek pertsona fededunak izan ahal direla eta kideenganako maitasuna sentitu ahal dutela aurki dezaten.
- Harrera eta barkamenaren balio ebangelikoak, Jesusen eta Esperanza Amaren estiloan ulertuta batez ere.
- Bakea, solidaritatea, elkarrizketa, justizia eta askatasuna gizartea eraldatzeko konpromiso bezala hartuta.
- Esfortzua eta lan eta erantzukizun ahalmena oinarri bezala hartzea ezarritako helburuak lortzeko.
- Harrera eta aniztasunarenganako errespetua, bere alde guztietan: kulturala, erlijiosoa, etab., mundu anitz batean bizitzeko oinarri bezala.
- Familia, maitasunean hezteko leku pribilegiatua bezala.