ESKOLAKO UNIFORMEA

ESKOLAKO UNIFORMEA

EmbeddedImage (4)

DERRIGORREZKO UNIFORMEA ETAPA GUZTIENTZAT

Urtez urte eta mailaz maila uniformearen derrigortasuna ezartzen joan gara, eta 2020/21 kurtsoan uniformea derrogorrezkoa izango da Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHko 4. maila arte.

Eskolako uniformea eta txandala honako leku hauetan erosi ahal da:

Corte Inglésean, non familiek beherapena izango dute familia ugariaren dokumentua aurkeztuz.

– Eskolako Ikasleen Gurasoen Elkartean (IGE). Hemen erosten badituzue, aldez aurretik enkargatu eta ordaindu beharko dituzue.

UNIFORMEAREN ERABILERA

  • Uniformearen erabilerak diziplina eta eskolako elkarbizitza errazten ditu.

  • Ikaskideen arteko berdintasuna ezartzen du eta saihesten ditu arroparengatik sortutako norgehiagokak eta ikasleek beharrezkoak ez diten elementuekin arreta galtzea.

  • Eskola eta honen baloreekiko identifikazioa eragiten ditu.

UNIFORMEAREN ERABILERAKO IRIZPIDEAK
  • Uniformearen jantziak behar bezala daude identifikatuta eskolako irudi korporatiboarekin. 

UNIFORME HONAKO JANTZIEZ DAGO OSATUTA:
  • Neskentzat, Laukidun gona, gorri-more koloreko leotardoak edo galtzerdiak. Prakak eramateko aukera ere badute.

  • Mutilentzat, praka gris ilunak. Prakak laburrak edo luzeak izan ahal dira.

  • Gorri-more koloreko jertsea, eskote pikodunarekin eta Eskolako armarriarekin

  • Polo zuria, mahuka luze edo laburrekoa.

Modelo eta koloreei buruzko informazio gehiago, hemen.