ESKOLAKO UNIFORMEA
DERRIGORREZKO UNIFORMEA ETAPA GUZTIENTZAT
Urtez urte eta mailaz maila uniformearen derrigortasuna ezartzen joan gara, eta 2020/21 kurtsoan uniformea derrogorrezkoa izango da Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHko 4. maila arte.
Eskolako uniformea eta txandala honako leku hauetan erosi ahal da:
– Corte Inglésean, non familiek beherapena izango dute familia ugariaren dokumentua aurkeztuz.
– Eskolako Ikasleen Gurasoen Elkartean (IGE). Hemen erosten badituzue, aldez aurretik enkargatu eta ordaindu beharko dituzue.
UNIFORMEAREN ERABILERA
Uniformearen erabilerak diziplina eta eskolako elkarbizitza errazten ditu.
Ikaskideen arteko berdintasuna ezartzen du eta saihesten ditu arroparengatik sortutako norgehiagokak eta ikasleek beharrezkoak ez diten elementuekin arreta galtzea.
Eskola eta honen baloreekiko identifikazioa eragiten ditu.
UNIFORMEAREN ERABILERAKO IRIZPIDEAK
Uniformearen jantziak behar bezala daude identifikatuta eskolako irudi korporatiboarekin.
UNIFORME HONAKO JANTZIEZ DAGO OSATUTA:
Neskentzat, Laukidun gona, gorri-more koloreko leotardoak edo galtzerdiak. Prakak eramateko aukera ere badute.
Mutilentzat, praka gris ilunak. Prakak laburrak edo luzeak izan ahal dira.
Gorri-more koloreko jertsea, eskote pikodunarekin eta Eskolako armarriarekin
Polo zuria, mahuka luze edo laburrekoa.