Menua prestatzeko, GASCA enpresaren laguntza dugu.
Baina janaria gure sukaldean bertan prestatzen da, gure sukaldariek eginda.
Eskolako jantoki zerbitzua Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat da, baina tokia mugatuta dago eta txikienei ematen diegu lehentasuna.
Kurtso honetan jantokia urritik maiatza arte egongo da zabalik. Irailean eta ekainean jantoki zerbitzua mugatuta dago.
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek asteko bost egunetan bazkaldu ahal dute (astelehenetik ostiralera). Bigarren Hezkuntzako ikasleek hiru egunetan bakarrik bazkaldu ahal dute: astelehen, astearte eta asteazkenetan.
Eskaintzen dugun dieta anitza, orekatua eta elikagarria da. Egunero prestatzen dute bazkaria kontratatutako enpresako langileek, higiene eta osasun protokolo guztiak betez.
Baditugu ere dieta bereziak elikagaiekiko alergiaren edo intolerantziaren bat duten ikasleentzat edo zeliakoak direnentzat.