ESPERANZA AMAREN ABESTIAK DESKARGATU
KAHOOT !
IRUDI INTERAKTIBOA JOLASTUZ IKASTEKO
BIDEOAK
Jesusen Esperanza Ama Beata
Esperanza Ama Santomeran, Murtzian (Espainia) jaio zen 1893ko irailaren 30ean. Bere bataioan Maria Josefa izena jarri zioten eta 9 neba-arrebetatik zaharrena izan zen. Beraz, laster ikasi zuen lan egitearen beharra.
Apaiza zen bere osaba batekin hezi zen, heziketa erlijiosoa jaso zuen eta bere lehenengo jaunartzea 1901. urtean egin zuen. 1915eko urriaren 15ean, 22 urte zituela erlijioso bezala sartu zen “Hijas del Calvario” mojen klausura komentuan, Villenan. Erlijioso hauek zuten komentu bakarra zen hau, eta 1920. urtean “Claretiar misiolarien” institutuarekin beretu zen.
1930. urtean Institutu honetatik irten zen sortzeko, Gabon-gauan, Madrilen Maitasun Errukitsuaren Morroien kongregazioa.
Esperanza Amak pisu bat alokatu zuen Madrileko Velásquez kalean. Pisu hau bonbardaketengatik suntsituta izan zen. Hasiera oso gogorra izan zen, ez baitzuten ezer eta lurzoruan lo egin behar zuten burua koltxoi bakar baten kontra jarriz.
Pixkanaka etxea altzariz jantzi ahal izan zuen. Gazte asko bateratu ziren, Esperanza Ama bere heziketa lanean jarraitzeko. Eskola hau eta gero, beste asko sortu zituen Espainian, Italian, Alemanian, Brasilen, Bolivian, Indian, Rumanian eta Cuban.
1951eko abuztuaren 15ean Maitasun Errukitsuaren Semeen kongregazioa sortu zuen, Jainkoaren gizonenganako maitasun mugagabea zabaltzeko. Collevalenzan (Italia) Maitasun Errukitsuari eskainitako santutegi bat eraiki zuen.
Collevalenzan zendu zen, 1983ko otsailaren 8an. Bere gorpuzkia santutegiko kriptan lurperatu zuten.
2014ko maiatzaren 30ean beata izendatu zuten Collevalenzan eta kanonizazio prozesuan dago.