PASTORALTZA
Esnaera erlijiosoa
Konpetentzia espirituala
Esnaera erlijiosoa, ibilbide pertsonal eta komunitario bezala ulertuta, fedean murgiltzeko pastoraltza paradigma da. Hau ez da bakarrik horrela Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, baizik eta gure ikastetxean hazten diren nerabeentzat ere.
Gure ikasleak animatzen ditugu jakindurian garatu daitezen. Pentsaera eta kontzientzia kritikoa pizten ditugu eta gure burua bultzatzen dugu gure fedea eta honen esanahi unibertsoa sinesgarri eta arrazoizkoa bezala aurkeztera. Beraiengan espiritualitate heldu bat garatu nahi dugu eta aldi berean ate bat ireki nahi diegu guk proposatutakoa hartzeko libre izan daitezen.
Dibertsitatea gure ikastetxeetako aberastasun bat bezala ikusten dugu eta horrek eramaten gaitu denokin elkarrizketa zintzo eta begirunetsua izatera.
Ikasleak laguntzen ditugu bakoitzarengan, besteengan eta munduarengan dauden dimentsio transzendentalak identifikatzera. Modu horretan gai izango dira deskubritzeko, miresteko eta ospatzeko arrunta eta ezohikoa dena.
Errazten dugu ikasleek gai izatea kudeatzeko beren emozioak, eta besteen emozioenganako harkorrak izateko, eta eragina izateko besteengan elkarrenganako erlazio sakonak eta barkamenarekin eskertasunarekin eta gupidarekin erlazionatuta daudenak.
Errealitate hauek beste lehentasun batzuen gainetik baloratzeak, bizitza beste modu batean ikustera laguntzen gaitu.
Konpetentziek laguntzen digute ezagutza gizartean garrantzi gutxikoak diren curriculumen menpekotasunatik askatzeko. Modu honetan, pertsonen garapenerako ezinbestekoak iruditzen zaizkigun ikasketak sartu edo lehenetsi ahal izango ditugu. Ikasketa garrantzitsu hauen artean, gure ikasleen hazketa espirituala bultzatzen dutenak daude. Hauen artean aurkitu ahal ditugu:
- Barneko mundura irekitzea- Norberaren ezagutzan eta berezko kontzientzian sakontzea, eta hauen bitartez gure bizitzarako ardatzak esartzea.
- Misterioaren onarpena- Onartzea misterioa errealitatearen estalkia dela, eta baita ezagutzarako irekiera eta norberaren eta gizartearen interpretazio datua izan ahal dela.
- Sakratua eta baliotsua denaren ulermena- Sakratua eta baliotsua denaren elementuak identifikatzea, eta bere eremuan kokatzea norberekoak eta taldearenak diren balioak.
- Esanahiaren bilaketa eta sinesmen sistema baten eraikitzea- Norberaren bizitzaren parte diren sinesmenak estrukturatzea, eta bereizi ahal izatea zeintzuk diren pertsonalak eta zeintzuk datozen famila eta gizartearen eskutik.
- Lotura afektiboaren mailakatzea- Lotura afektiboaren mailakatzea garatzea kontutan hartuta zein garrantzitsua den bere burua eta beste pertsona eta erakundeen artean loturak sortzeko.